Webgunea
Maileguarekin, itzulketarekin, erreserbekin eta gogokoen zerrendarekin lotutako ekintzetarako, erabiltzaileak bere erabiltzaile-kontua erabili behar du.
Orrialdearen goialdean dagoen «Nire kontua» botoitik sar zaitezke, eta zure liburutegiak emandako erabiltzailea eta pasahitza sartu.
1. Sagua pantailan agertzen diren dokumentuen gainetik pasatzean, zabalgarri bat agertzen da, dokumentua mailegurako prest dagoen «Mailegatu» edo une horretan alerik libre ez dagoen «Erreserbatu» jakinarazteko.
2. Mailegurako prest badago, sakatu zure intereseko dokumentuaren gainean informazio zehatza ikusteko eta hautatu «Mailegatu» aukera. «Aurrebista» aukerak liburuaren edukiaren zati bat deskargatzen du; horri esker, zure interesekoa den baloratu ahal izango duzu.
3. Azken urratsean mailegua berretsi edo baliogabetu dezakezu.
Dokumentua mailegurako prest ez badago, Erreserbatu zabalgarrian agertuko da, eta eskuragarri egoteko gutxi gorabeherako data bat agertuko da.
Dokumentua mailegatu nahi baduzu aleak eskuragarri daudenean, sakatu dokumentuaren gainean informazio zehatza ikusteko eta hautatu Erreserbatu. Aurrebista aukerak liburuaren edukiaren hasierako zati bat deskargatzen du; horri esker, zure interesekoa den baloratu ahal izango duzu.
Erreserbatu duzun dokumentua erabiltzaile-kontuan agertuko da, Maileguak eta erreserbak atalean, erreserba-aginduaren zenbakiarekin eta gutxi gorabeherako eskuragarritasun-datarekin.
Dokumentuak aleak eskuragarri dituenean, posta elektronikoz jakinarazpen bat jasoko duzu mailegua egiteko.
Erreserba baliogabetu nahi baduzu, Nire erreserba baliogabetu botoiaren bidez egin dezakezu.
Mailegatutako dokumentuak erabiltzaile-kontuaren Maileguak eta erreserbak atalean aurki ditzakezu.
Atal horretatik dokumentuen edukira sartzeko bi modu eskaintzen dira: linean irakurri edo deskargatu.
- Linean irakurri: irakurtzeko unean datu-konexioa izatea eskatzen du, eta streaming bidezko irakurketa da, dokumentua deskargatu gabe.
- Deskargatu: Adobe Digital Editions (ADE) aplikaziotik dokumentua deskargatzen du; beraz, irakurgailuak programa deskargatuta izan behar du (Adobe Digital Editions (ADE): sortu kontua eta instalatu). Aukera hori mailegua liburu digitalen irakurgailu batera esportatzeko ere erabili beharko da.
Linean irakurri: irakurketa-aplikazio bat irekitzen du, aurkibidean eta bilatzailean sartzeko, , baita testua konfiguratzeko aukeretan sartzeko ere, . Entzungai automatikoko aukera ere ematen du.
- Sakatu audioliburuaren azalean, aplikazioaren Hasiera edo Nire liburuak atalean.
- Entzuten den lehen aldia bada, liburua hasieratik hasiko da. Dagoeneko entzutea hasi bada, utzitako lekutik hasiko da.
- Pantaila bat bistaratuko da, honako aukerekin:
Atzeratu irakurketa 30 segundo. | |
Aurreratu irakurketa 30 segundo. | |
Itzuli aurreko kapitulura. | |
Hurrengo kapitulura joan. | |
Irakurketaren abiadura aldatu. |
Audioliburua entzuteko internet-konexioa behar da.
Mailegatutako dokumentuak automatikoki itzuliko dira mailegu-aldia amaitzean.
Dokumentu bat aurretiaz itzuli: erabiltzaile-kontuko Maileguak eta erreserbak aukeran sartu eta ireki Linean irakurri irakurketa aukera.
Irakurketa-aplikaziotik, Liburua itzuli aukera erabiliko da.
Audioliburu bat itzuli
- Goialdeko hiru puntuak zabaldu
- Hautatu Audioliburua itzuli aukera