Zure liburuak eBiblio plataforma berriko Adobe Digital Editions sisteman irakurri ahal izateko, aurreko plataforman erabiltzen zenuen Adobe erabiltzailearen IDa aldatu behar duzu. Lehen erabiltzen zenuen IDaren ordez, ID pertsonal berri bat egin behar duzu.

  • Ireki Adobe Digital Editions zure gailuan.
  • Sartu Laguntza atalean eta hautatu baimena ezabatu eta, ondoren, onartu.
  • Atera Adobe Digital Editions programatik eta, gero, sartu berriro.
  • Berriz ere barruan zaudela, Laguntza ataletik, hautatu baimendu ekipoa eta, ondoren, jarri Adobeko ID pertsonala* (aurreko plataforman erabiltzen zenuen IDaren ordez).

Urrats hauek egin ondoren, liburua normaltasunez deskargatuko da gailu horretan.

(*) Adobeko ID pertsonalik ez baduzu, urrats hauek egin ditzakezu sortzeko: https://helpx.adobe.com/es/manage-account/using/create-update-adobe-id.html