1.  Sartu Google Playko eBiblio aplikazioaren orrira: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.demarque.ebiblio
  2. Sakatu Instalatu aukeran.
  3. Instalazioa amaitu ondoren, sakatu Ireki aukeran aplikazioa hasteko.
  1. Sartu App Storeko eBiblio aplikazioaren orrira: https://apps.apple.com/es/app/ebiblio/id1541822581
  2. Sakatu Eskuratu aukeran eta gero Instalatu aukeran.
  3. Instalazioa amaitu ondoren, sakatu Ireki aukeran aplikazioa hasteko.

Katalogoan nabigatzeko eta eduki digitalak maileguan hartzeko, zure autonomia-erkidegoko liburutegia gehitu behar zaio aplikazioari. eBiblio bat baino gehiago gehitu ahal izango dituzu autonomia-erkidego horretarako erabiltzaile-txartela baduzu.

  1. Joan Katalogoak atalera eta sakatu + botoian.
  2. Bilatu zure autonomia-erkidegoko eBiblioa.
  3. Sartu liburutegien sareko erabiltzailea eta pasahitza. Datu horiek ez badituzu, jarri harremanetan zure liburutegiarekin.