1. Sakatu Katalogoak/Arakatu botoietan, zure liburutegiari dagokion atalean.
  2. Liburutegiak gomendatutako edukien atalak kontsulta daitezke (nobedadeak, etab.).
  3. Lupa erabiliko da testu librean bilaketa egiteko.
  4. Liburu baten azaleko irudian sakatuz gero, fitxa xehatua ikus daiteke.
  5. Arakatu menua erabil daiteke eta honen arabera iragazi: liburu elektronikoak, audioliburuak, bideoak, aldizkariak, eskuragarri orain (une horretan maileguan hartzeko eskuragarri dauden lanak).
  6. Aurreko iragazkietako bat erabili bada, bilaketa zehaztu daiteke, luparen ondoan agertzen den alderantzizko piramide-konoaren gainean klik eginez zabaltzen diren iragazki gehigarriak erabiliz:
    1. Eskuragarritasuna
      1. Guztiak: katalogoko liburu guztiak, eskuragarri dauden edo ez.
      2. Eskuragarri orain: une horretan eskuragarri dauden liburuak bakarrik.
    2. Ordena
      1. Azken eskuratzeak: liburutegiko katalogoari gehitutako azken liburuak argitalpen-data kontuan hartu gabe.
      2. Azken argitalpenak: liburutegira gehitutako argitaratutako liburu berrienak.
    3. Hizkuntza
    4. Dokumentu mota
      1. Liburu digitalak: erakutsi soilik liburu digitalak, audioliburuak kanpoan utziz.
      2. Audioliburuak: erakutsi soilik audioliburuak, liburu digitalak kanpoan utziz.
    5. Kategoria: arakatu nahi duzun kategoria espezifiko bat hautatzeko aukera ematen du.

Iragazki bat kentzeko, desautatu markatutako iragazkia.