Adobe Digital Editions (ADE) - sortu kontua eta instalatu
Adobek doako erabiltzaile-kontu bat sortzeko aukera ematen du, Adobe Digital Editions programarekin eskubide digitalak kudeatzeko sistema batekin (Digital Rights Management [DRM], ingelesez) babestutako liburuak ireki eta transferitu ahal izateko. Teknologia hori eduki digitalen egile-eskubideak kudeatzeko erabiltzen da, eta maileguen iraupena kontrolatzen du.
Adoben kontu bat sortzeko, urrats hauek egin behar dira:
- Sartu Adobeko konexio-orrira: https://accounts.adobe.com/
- Sakatu Sortu kontu bat aukeran.
- Bete datu-orria eta idatzi posta elektronikoa eta pasahitza.
- Irakurri erabilera-baldintzak eta sakatu Sortu kontu bat aukeran.
1. Deskargatu Adobe Digital Editions
Windowserako Adobe Digital Editionsen azken bertsioa esteka honetan instala dezakezu: https://www.adobe.com/solutions/ebook/digital-editions/download.html. Hala ere, 3. bertsioa instalatzea gomendatzen da, ondorengo bertsioekin liburu elektronikoen irakurgailuan errore bat ager daitekeelako hau aipatuz: artxiboa ireki ezin dela baimen-arazo baten ondorioz. ADEren 3. bertsioa esteka honetan deskarga dezakezu: http://download.adobe.com/pub/adobe/digitaleditions/ADE_3.0_Installer.exe
2. Instalatu Adobe Digital Editions
Deskarga amaitu ondoren, sakatu nabigatzailetik edo Deskargak karpetatik deskargatutako instalazio-fitxategian irekitzeko.
- Sakatu PCaren ataza-barran karpeta bat irudikatzen duen ikonoaren gainean fitxategi-arakatzailea irekitzeko.
- Sakatu Deskargak karpetan.
- Sakatu deskargatutako instalazio-fitxategian, .exe luzapena izango duena.
- Agertzen den instalazio-leihoan, markatu Lizentziaren baldintzak onartzen ditut laukitxoa eta sakatu Hurrengoa aukeran.
- Sakatu berriro Hurrengoa aukeran eta, gero, Instalatu aukeran.
Baliteke Windowsek .NET Framework 3.5 Service Pack 1 instalatzea eskatzea instalazioarekin jarraitu aurretik. Hala bada, instalatu osagarri hori Adobe Digital Editions instalazioa berrasieratu aurretik.
Adobe Digital Editions instalatzen duzun lehen aldia bada, Get Norton Security Scanen leiho bat agertuko da. Eskatu ez den aplikazio hori ez instalatzeko, desaktibatu leihoaren behealdean horretarako aurreikusitako laukitxoa, Hurrengoa sakatu aurretik.
- Instalazioa osatu ondoren, sakatu Itxi aukeran, instalazio-prozesua amaitzeko.
3. Baimendu PCa Adobe Digital Editionsen
- Ireki Adobe Digital Editions aplikazioa zure PCan.
- Menuan sakatu Laguntza aukeran.
- Sakatu Baimendu ordenagailua... aukeran.
- Sartu Adobe kontua sortzeko erabilitako posta elektronikoa eta pasahitza.
- Sakatu Baimendu aukeran.
Adobe Digital Editions liburu digitalak irakurtzeko konfiguratuta dago orain. Ez dituzu aurreko urratsak errepikatu beharko.
1. Deskargatu Adobe Digital Editions
IOSerako Adobe Digital Editionsen azken bertsioa esteka honetan instala dezakezu: https://www.adobe.com/solutions/ebook/digital-editions/download.html. Hala ere, 3. bertsioa instalatzea gomendatzen da, Mac-eko sistema MacOs Catalina edo ondorengo bertsioak badira izan ezik. Izan ere, ADEren azken bertsioekin liburu elektronikoen irakurgailuan errore bat ager daiteke hau aipatuz: artxiboa ireki ezin dela baimen-arazo baten ondorioz. ADEren 3. bertsioa esteka honetan deskarga dezakezu: http://download.adobe.com/pub/adobe/digitaleditions/ADE_3.0_Installer.dmg
MacOS Catalinaren (eta ondorengo bertsioen) ustiapen-sistemak ez ditu 32 biteko aplikazioak jasaten, eta Adobe Digital Editions sistemaren 3. bertsioa 32 biteko aplikazioa da. Bertsio berriena, berriz, 64 bitekoa da. Arazoak badituzu Adobe Digital Editionsetik liburu bat zure irakurgailura transferitzeko eta zure Mac-eko ustiapen-sistema MacOS Catalina (edo ondorengo bertsio bat) bada, orduan, zure MacOs ustiapen-sistemaren bertsio zaharrago bat instalatu beharko duzu: Sierra, adibidez. MacOS Catalinatik aurrera 32 biteko aplikazioen bateraezintasunari buruz gehiago jakiteko, kontsultatu https://support.apple.com/HT208436
2. Instalatu Adobe Digital Editions
Deskarga amaitu ondoren, sakatu nabigatzailetik deskargatutako instalazio-fitxategian irekitzeko edo Finderren beste leiho bat irekiz:
- Sakatu zure Mac ordenagailuko mahaigainean.
- Menuan, sakatu Fitxategia aukeran.
- Sakatu Finder leiho berria aukeran.
- Finder leihoan, sakatu Deskargak aukeran.
- Sakatu deskargatutako instalazio-fitxategian, .dmg luzapena izango duena.
- Agertzen den instalazio-leihoan, sakatu Instalatu Digital Editions aukeran.
- Sakatu Jarraitu aukeran; gero, berriro Jarraitu aukeran, eta, azkenik, «Onartu» aukeran programako lizentzia-kontratuaren baldintzak onartzeko.
- Sakatu Jarraitu aukeran; gero, Instalatu aukeran; ondoren, idatzi zure Mac-aren pasahitza eta sakatu «Instalatu programa» aukeran instalazioa abiarazteko.
- Instalazioa osatu ondoren, sakatu «Itxi» aukeran, instalazio-prozesua amaitzeko.
3. Baimendu Mac-a Adobe Digital Editionsen
- Ireki Adobe Digital Editions aplikazioa zure Mac-ean.
- Sakatu zure Mac ordeganailuko mahaigainean.
- Menuan, sakatu Fitxategia aukeran.
- Sakatu Finder leiho berria aukeran.
- Finder leihoaren menuan, sakatu Aplikazioak aukeran.
- Sakatu Adobe Digital Editions aukeran.
- Menuan, sakatu Laguntza aukeran.
- Sakatu Baimendu ordenagailua... aukeran.
- Sartu Adobe kontua sortzeko erabilitako posta elektronikoa eta pasahitza.
- Sakatu Baimendu aukeran.
Adobe Digital Editions liburu digitalak irakurtzeko konfiguratuta dago orain. Ez dituzu aurreko urratsak errepikatu beharko.
Adobe Digital Editionsekin liburu elektronikoen irakurgailua erabiltzen duzun lehen aldia bada, baimena eman behar zaio programak onar dezan eta maileguan dituzun liburu elektronikoak transferitu ditzan. Horretarako, honako hau egin behar duzu:
- Ireki Adobe Digital Editions (ADE).
- Konektatu liburu elektronikoen irakurgailua ordenagailura fabrikatzaileak emandako kablearen bidez.
- Joan ADEren gailuen atalera.
- Sakatu gailuaren izenean (ADEk automatikoki detektatuko du).
- Sakatu Gailuaren aukerak eta Baimendu gailua aukeretan. Berrespen-mezu bat agertuko zaizu.
- Urrats hauek behin bakarrik egin beharko dira.